Ze plan astebururako?
Planez plan saltoka ibiliko zara!
GASTEIZ: Zeledon!
Gasteiztarrak festan bete-betean murgildurik dabiltza. Andre Maria Zuriaren jaien programaren barruan 350 ekitaldi inguru antolatu dituzte, eta igandera bitarte oraindik ondo pasatzeko denbora duzu!
Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2019: egitaraua (pdf)
DONOSTIA: Aste Nagusia
Eta Gasteiztik salto Donostiara; aste guztiko festa antolatu dute Gipuzkoako hiriburuan. Urteroko egitarau ofizialarekin batera, Donostiako Piratek sekulako plana antolatu dute; jarraian xehetasun guztiak!
Donostiako Piratak: Egitaraua.
ZARAUTZ: Udako musikaldia, 'Love Story'
Maitasun gezi batek betirako elkartzen ditu Greta eta Marx-en bizitzak. Haurtxo zoragarria izango dute, eztei-bidaia gurutzaontzi batean egin, amorante baten atzetik ibili, ekaitza dantzatu eta gaixotasunaz barre egingo dute ospitale zoro batean. Beren abentura komikoak sutsuki biziko dituzte, hitzez hitz, bihotza eskuetan dutela amaitu arte.
Ikusle ororentzat… irribarre egitea ahaztu duten horientzat, batez ere! Ostegun honetan, hilak 8, 18:00etan, Modelo Aretoan. Ez galdu!
GETARIA: Gau irekia Balenciaga museoan
Abuztuaren 9an, Getariako Salbatore jaiekin bat eginez, erakusketak gauez bisitatzeko aukera emango du museoak, zuzeneko musikarekin, HUGO SILVEIRA PROJECT bandaren eskutik.
Honako hauek osatzen dute HUGO SILVEIRA PROJECT banda: gitarra-jotzaile eta abeslari Hugo Silveira musikari brasildarrak; perkusionista Daniel Bordonabak, eta flauta- eta saxo-jotzaile Jose Luis Arriolak.
Ekimen honekin, museoa hizkera artistiko desberdinen arteko topaleku bihurtuko da, eta eraikinaren eta bertako bildumen inguruko ezohiko perspektiba eskainiko die bisitariei.
Sarrera doakoa izango da, 20:00etatik 00:00etara.
PLENTZIA: Agorrijazz
Agorrilaren (abuztuaren) 9an eta 10ean Plentziako Agorrijazz jaialdiaren 3. edizioa egingo da urteroko zitari eutsiz.
EGITARAUA
Abuztuak 9
18:00 - Rezikletas. Erribera.
20:00 - Aritza Castro Quartet. Astillero plaza.
22:00 - Xabi Aburruzaga. Astillero plaza.
Abuztuak 10
20:00 - Mississippi Queen & The Wet Dogs. Astillero plaza.
22:00 - Aupa Quartet. Astillero plaza.
BURLATA: Burlada Blues
Abuztuaren 1etik 11ra egingo da 2019ko Burlada Blues jaialdia. Asteburu honetan beraz, azken txanpan sartuko dira; gozatu egitarau paregabe honekin!
- Abuztuak 8, 19:30, jauregitxoa: AMY (Amy Winehouse)
- Abuztuak 9, 19:30, Unzu-Latxa-Morapio-Jumai: Detractors
- Abuztuak 9, 22:30, udal parkea: A contra luz / Priscilla Band
- Abuztuak 10, 22:30, udal parkea: Los Gumbo / Bigblack Rhino
- Abuztuak 11, 13:00, udal parkea: Bigblack Rhino