Ze plan astebururako?

Hona hemen beroaren aurkako sendagaia!

IRISARRI: EHZ FESTIBALA 2019

Iritsi da unea! EHZ Festibalak ekainaren 28tik 30era Irisarrin eskainiko duen egitaraua sekulakoa da:

Kontzertuei dagokienez, lehen egunean, Gari & Maldanbera, Diabolo Kiwi, Liher, Koban, Manu Louis, Izaki Gardenak, Nizuri Tazuneri, The Pe'Cheels eta Madeleine igoko dira oholtza gainera.

Larunbatean, honako talde hauen txanda izango da: Pelax, Niña Coyote eta Chico Tornado, Montauk, Rodeo, The Old School Funky Family, The Very Small Orquestra, Anari, Toi D'Abord, Alba, Cumbiam'Bero eta ElektroBuiaka.

Musika emanaldiak ez ezik, tailerrak, eztabaida-gunean eta bestelako jarduerak ere antolatu ditu jaialdiak. Hala, bigarren egunean, hainbat gai jorratuko dituzte: eraso sexistak, besta & militantzia, antolakuntza & autogestioa, G7a eta etorkinei Euskal Herrian egiten zaien harrera.

Azken egunean, igandean, talde ugarik osatuko dute egitaraua: Iseo & Dodosound, Willis Drummond, Led Silhouette, Ray Fernandezm Oihaneko Zühainetan, Ibil Bedi eta Lu Rois izango ditugu entzungai. Horiez gain, Broken Brothers Brass Band, Txakatuk, Toi D'abord, Astokillo Circus eta La Jodedera.

BILBO: LEKUZ LEKU 2019 - NAZIOARTEKO DANTZA JAIALDIA

XV. edizioan, LEKUZ LEKU jaialdiak nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko ditu, gune bakoitzerako sormen zehatzekin. Helburua: dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzea, lan koreografikoak hiri-inguruneetara eramanez. Jarraian EGITARAUA.

TOLOSA: TOLOSANDBLUES

Ekainaren 27tik 30era, Tolosak Tolosandblues Blues Jaialdiaren 15. edizioa hartuko du. Urtero bezala, sona eta kalitate handiko bakarlari eta taldeen doinuez gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Ezagutu EGITARUA!
 
 

GASTEIZ: KORTEZARRA

Ekainaren 28an Korterraza Arabaren 5. edizioa hasiko da. Film laburren aire zabaleko jaialdia Araban zehar ibiltzen da udan, azken urteko lanik onenekin. Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailaren hasieran lehiaketak 31 proiekzio eskainiko ditu Arabako Lurralde Historikoko 28 herritan. Hau da egitaraua!

LEGAZPI: UZTAKALE

Uztaila Kulturalaren oinordeko dugun Uztakale ekainaren 26an abiatuko da aurtengoan, eta uztailaren 19ra bitartean, herriko gune eta txoko desberdinak hartuko ditu.

Uztakalek, uztailean ere kulturaz gozatzeko aukera eman nahi die bai herritarrei, eta baita udan eta kalean kultura bizi nahi duen edonori ere, Euskal Herrian eta Legazpin sortzen den kaleko uzta proposatuz. Kaleko uzta anitza eta ugaria: ohikoak diren jolas parke, tailer, ikus-entzunezko emanaldi, genero desberdinetako musika eta kale ikuskizunak gehitu zaizkio. Aurtengoan gainera, Oilar jokoa uztakale egiten dugun datetan egokitu da, ekainaren 27an, eta ondoren egingo da azken urteotan ohiko egin den Erromeria ibiltaria.

MUTILOA: FESTAMENTUA

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea.

Fitxa artistikoa

  • Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak.
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta eta Aritz Olaziregi.
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar eta Mikel Zubiria.

SEMPERE: WILLIS DRUMMOND

Willis Drummond taldeak Tabula Rasa (2016ko azaroan) bere bosgarren diskoa aurkezten du, Athabasca single-arekin. Larunbatean, hilak 29, Senperen topatuko duzu taldea, 20:30ean.