Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Udan bete-betean sartzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-1561018968.78/@@download/image/zeplan_home.jpg
2019/06/20
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Udan bete-betean sartzeko prest?
Ze plan astebururako?

EUSKAL HERRIA: UDAKO SOLSTIZIOA
Berdin du Euskal Herriko zen txokotan zauden asteburuan; larunbatean San Joan bezpera da, eta solstizioa ospatzeko, urteroko ohitura zaharrei eustea tokatzen da! Beraz, ke usaina jarraitu eta egizu salto bat gertuen duzun suan!

BILBO: "MENDI-MENDIYAN"

Mendi-Mendiyan Usandizagaren lehen lan lirikoa izan zen, Bilboko Koral Elkarteak 1909an enkargatu eta 1910eko maiatzaren 21ean Campos Eliseos Antzokian arrakasta handiarekin estreinatu zen opera. Asteburu honetan, Arriaga Antzokian ekoizpen berri bat eskainiko dute; ekainaren 20an estreinatuko den Mendi-Mendiyan opera kalera irtengo da bi egun geroago, ekainaren 22an, larunbatean, 19:30ean. Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udalak bultzatutako ekimen horri esker, hala gura duena zuzeneko emanaldia jarraitzeko aukera emango duten bost pantaila erraldoiak instalatuko diren hiriko bost puntuetatik edozeinetara hurbildu ahal izango da. Aukeratutako lekuak honako hauek dira: Ibarrekolanda plaza, Errekalde plaza, Otxarkoagako Angela Arregui plaza, Zorrotzako pilotalekua eta Azkuna Zentroa. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Informazio gehiago, hemen

GASTEIZ: AZKENA ROCK FESTIVAL

2019ko Azkena Rock Festival ekainaren 21ean eta 22an egingo da, Mendizabalan. Aurten ere kontzertu handiez gozatzeko aukera izango da, aztarna utziko dutenak izango dira seguru asko, esaterako, Wilco taldea dator, talde aintzatetsia, eta data esklusiboan arituko dira; Stray Cats, rockabillyaren erregeak, beren 40. urtemugako bira egiten ari direnak; The B-52s mitikoak, beren azkenengo Europako biran; Deadland Ritual supertalde eratu berria (Black Sabbath, Guns N’ Roses edo Apocalyptica taldeetako kideekin), Panterako abeslaria, Philip H. Anselmo & The Illegals, bere garai bateko taldeko gaiak interpretatuz.

ERRENTERIA: EZTENA JAIALDIA

11 urte beteko ditu aurten arte eszenikoak zabaldu, sorkuntzari bidea ireki, eta horretan ari direnen topaleku izateko asmoz Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatzen duen jaialdiak eta eraldatuta helduko da, berrituta. 

Eztenak formatu guztiz eraberritua izango du. Hilabetez, ekainean zehar deialdi ireki baten bidez hogei aktore, antzezle, parte hartzaile gonbidatuko dituzte hiru sormen laborategiegitera hiru zuzendari edo konpainiak gidatuta, eta bertan lortutako emaitzekin osatuko da aurtengo Eztena Jaialdia ekainaren 21, 22 eta 23an. Jarraian egitaraua.

DEBA: El_Txef_A

Larunbatean Ondargainen topatuo duzue DJ-a, 00:00etatik aurrera. Animadeba 2019 programaren baitan egongo da Aitor Etxebaria musikaria; bera da El_Txef_A pertsonai misteriotsuaren atzean dagoena. Diskografia luzea eta mundu mailako hainbat bira ditu gainean Aitorrek, normala da azken urteotan El_Txef_A New York, Berlin edo Tokyon jotzen aurkitzea. 

TOLOSA: ET INCARNATUS ORKESTRAREN SOLSTIZIO KONTZERTUA BASOAN

Et Incarnatus Orkestraren kontzertua izango da larunbatean, hilak 22, 12:30ean, Tolosako Urkizu auzoan, Iraolako zuloan, aire librean. Udako solstizio kontzertuaz gozatu!