Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Hartu agenda eta apuntatu, egiteko asko duzu eta! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-1560414000.53/@@download/image/zeplan_home.jpg
2019/06/13
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hartu agenda eta apuntatu, egiteko asko duzu eta!
Ze plan astebururako?

BILBO: GAU ZURIA

Bilbao 700-III Millenium Fundazioak 30 ekitaldi baino gehiago programatu ditu ekainaren 14an eta 15ean, batera ospatzeko Gau Zuriaren hogeigarren edizioa eta Bilboren sorreraren urtemuga. Hirira hurbiltzen diren guztiek ibilbide atsegin eta parte-hartzaile batean gozatu ahal izango dute antzerkiaz, musikaz, bideo-mapping-ez, argi eta soinuzko ikuskizunez, dantza urbanoaz eta zentzumenentzako esperientziez

Gau Zuria 2019: egitaraua (pdf)

SONDIKA: Musikaren legenda biziak

Sondikako Ola BBK Zentroko lorategiek BBK Music Legends jaialdiaen laugarren edizioa hartuko dute 2019ko ekainaren 14an eta 15ean.

Ekainak 14

  • 17:30 Amann & The Wayward Sons
  • 18:45 Anje Duhalde
  • 20:15 Suzanne Vega
  • 21:45 Paul Collins Beat
  • 23:30 The Beach Boys

Ekainak 15

  • 17:00 Mississippi Queen & The Wet Dogs
  • 18:15 Watermelon Slim
  • 19:35 Kitty, Daisy & Lewis
  • 21:15 Little Steven and The Disciples of Soul
  • 23:30 Ben Harper & The Innocent Criminals

DONOSTIA: "POESIA ETA PENTSAMENDUA" 

Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak  hamabigarren saiora iritsi dira. Aurten bi egunetako jardunaldia antolatu da, ekainaren 12an Victoria Eugeniako Club Aretoan eta 13an  Chillida Lekun, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Chillida Lekuren babesarekin.

  • Ekainak 12, 19:30 Victoria Eugenia Club aretoa

Errezitaldi musikatua: Martin Etxeberria, Aintzane Galardi, Jon Gerediaga, Gorka Salces eta Antònia Vicens (2018ko Espainiako Sari Nazionala).

Biolin emanaldia: Jon Makuso

Sarrera librea aforoa bete arte. Gonbidapenak Victoria Eugeniako lehiatilan.

  • Ekainak 13, 19:00 Chillida Leku

Clara Janésen hitzaldia

Errezitaldia: Julia Otxoa eta Juan Kruz Igerabide

Musika: Jon Makuso. biolin barrokoa. Marcel Moix, oboe barrokoa.

DEBA: "NAPARDEATH - ATAUN OF THE DEAD III"

Napardeathekin (Katihotsak Logia Kultur Elkarteak ekoiztua) itxi egiten da Ataun of the Deadtrilogia, Beñat Iturriozek eta Xabier Padinek 2012an hasia, Ataun of the Dead filmarekin, eta 2014an Joxean’s hil ebenekin jarraitu zuena. Istorioaren amaiaera honetan, lehenengo filmean berpiztu eta bigarrenean Eusko Alderdi Banpiroa garaitu ondoren, Zumalakarregi zonbia Iruñeara abiatuko da bere burua euskaldunen errege izendatzeko asmoz. Ez galdu emanaldi zoro hau ostegun honetan, ekainak 13, 20:30ean, Andutz Biltokian (Itziar).

BAIONA: DIDAM: BISITA GIDATUA EUSKARAZ

Balenciagaren mendea erakusketaren bisita gidatuaz gozatzeko aukera duzue, Maika Lapouble gida-mintzalariaren eskutik. Larunbatean, ekainak 15, 17:00etan.

MARKINA-XEMEIN: TOPABEER 2019

Ekainaren 13tik 15era ospatuko da Topabeer jaialdia. 

  • Ekainaren 13an, 19:30ean, Xabi Señor No-k kontzertu ibiltaria eskainiko du kalez kale. 
  • Ekainaren 14an, Markina-Xemeingo I. Rock & Roll Lehiaketako finala lehiatuko da. 
  • Ekainaren 15ean, XV. Markina Shots! jaialdia egingo da Kontzejupean.

EZKIO-ITSASO: "IGARTUBEITI DANTZAN!"

Erakusketa ekainak 12tik irailak 29ra bitartean ikus ahal izango da. 

Igartubeiti Dantzan! inguruko programazioak filmaren talde teknikoaren bisita gidatu bat eta filmaren emanaldia barne hartzen ditu. 

Erakusketak Igartubeitiren erritmoa zinemara, Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filmera, nola eraman zen azaltzen du. Horretarako, filmaren lan taldearekin lankidetza estua izan da: Txintxua films ekoiztetxea, Xabier Artola argazkilaria eta Koldobika Jauregi, ekoizpen diseinatzailea.

Dolare baserria 2014an bihurtu zen grabaketarako lehen agertokia. Erakusketa honek, errodajearen argazkien bitartez, filmerako diseinatu zituzten jantziak eta Igartubeiti, gizakiaren eta naturaren munduen arteko bilketa gune dela azaltzen duen bideoa. Hau da, Igartubeitiko eszenak osatzen duten xehetasun bakoitzaren atzean zer dagoen.