Ze plan astebururako?
Oraindik astebururako planik gabe? Hementxe GAZTEZULOk zuretzat mimo handiz aukeratutako zenbait proposamen.
EKAINAK 6
Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez liburuaren aurkezpena
Non: Donostiako Fnac-en
Ordua: 19:00
Sarrera: Doan
Beñat Sarasola idazlea argitaratutako bere azken liburuaz arituko da, bertan islatzen dituen iraganaren zamez eta etorkizuneko beldur eta esperantzez.
Maite Larburu
Non: Sala Descalzos 72 (Erraldoien Txokoa), Iruña
Ordua: 20:30
Sarrera: Doan
Hezurren Azpian diskoaren aurkezpen bira betan dabil Hernaniarra. Neighbor taldeko etapa atzean utzirik lan fresko eta eder batekin beso azpian itzuli da. Mereziko du abesti horiek zuzenean gozatzeak.
EKAINAK 7
Deus Ez
Non: Shake! aretoa, Bilbo
Ordua: 22:00
Sarrera: Doan
Deus ez talde eibartarra bere bigarren diskoaren aurkezpen bira betean dabil. Sherpak lanean, lehen diskoan ekin zioten rock alternatiboaren bideari jarraitu diote, pausa inoiz baino sendoago eta ahoan bilorik gabe.
Grande Days
Non: Dabadaba aretoa, Donostia
Ordua: 21:00
Sarrera: 7/10€
Ostiral honetan talde donostiarrak A Way To Colapse lan berria aurkeztuko du. Dantzatzeko melodia finik ez da faltako.
Satanic Surfers + Leihotikan + Control de Plagas
Non: Jimmy Jazz, Gasteiz
Ordua: 20:00
Sarrera: 15/18€
Arratsaldeko 20:00etatik aurrera punk doinu azkarraz beteko da Jimmy Jazz areto mitikoa. Pogo zalea bazara apuntatu egutegian egun hau.
Jon Basagauren
Non: Goiuri jauregia, Gasteiz
Ordua: 21:00
Sarrera: 5€
Izaki Gardenak taldeko Jon Basagureneak bakarkako saioa eskainiko du Kaldearte ekimenaren barruan Goiuri jauregiaren balkoian. Bere ahots samurrean biluztuko ditu abestiak formatu akustikoan.
Joseba Irazoki
Non: Hori Bai gaztetxea, Larrabetzu
Ordua: 21:00
Sarrera: 8€
Beratarra Zu al zara? Disko bikaina aurkezten dabil Euskal Herri osoan. Ostiralean Larrabetzu dantzan jarriko du bere erritmo zoroekin.
EKAINAK 8
Kaiola Festibala
Non: Torrezabal kultur etxea, Galdakao
Ordua: 20:30
Sarrera: 15€
Honakoa, Kaiola jaialdiaren laugarren edizioa izango da. Azken urteetan sona berezia lortzen ari den musika jaialdia da honakoa, non musikalki soinu muturreko eta esperimentalak nagusitzen diren. Bertan arituko da askoren artean The Ex talde mitikoa.
Tumalina fest
Non: Ziudadela, Iruña
Ordua: 13:00
Sarrera: 30€
Turmalina Fest jaialdi nafarrak musika, ardoa eta gastronomia batzen ditu Iruñako ziudadelan. Aurtengo edizioan pop eta indie eszenako zazpi talde esanguratsu arituko dira: Alice Wonder, Depedro, Lemo y Tal, Luis Brea y el Miedo, Melenas, Rozalén eta Rubén Pozo & Lichis.
Urgatz + Egurra eta Kitto + Ttun ttun Brigade + Gorpuzkingz + MTR Djak
Non: Txosnagunea, Bergara
Ordua: 24:00
Sarrera: Doan
Bergarako Pentekoste jaietako herri egitaraua dotore dator aurten ere. Txosnagunean ekintza ezberdinak antolatu dira jai egunetarako, eta bertan, musika egitarau interesgarria prestatu dute. Larunbatean Urgatz, Egurra eta Kitto, Ttun ttun Brigade eta Gorpuzkingz ariko dira zuzenean eta gaua MTR disko jartzaileekin borobilduko da. Parrandarako aukera paregabea!
EKAINAK 9
Izaki Gardenak
Non: Txosnagunea, Bergara
Ordua: 19:30
Sarrera: Doan
Bergaran jarraitzen baduzu oraindik, biharamuna duzun seinale. Bada horretarako Izaki Gardenak-en doinu bareak baino hoberik ez dago beraz, ez urrundu Bergaratik. Igande ezberdin bat pasatzera animatzen zaretenok ere gonbidatuta zaudete.
Asteburu on!