Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Euriak ez zaitzala etxean gelditzera kondenatu... hemen dituzue planik onenak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-1557990814.76/@@download/image/zeplan_home.jpg
2019/05/16

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Euriak ez zaitzala etxean gelditzera kondenatu... hemen dituzue planik onenak!
Ze plan astebururako?

BILBO: Elena Setien

Bere azken lana Euskal Herrian aurkezten dabil Elena Setien abeslaria, eta ostegun honetan, hilak 16, Bilboko Kafe Antzokian topatuko duzue, 20:30ean. Benetan gomendagarria!

HENDAIA: Antzerkiaren Maiatza, 'Muxua'

Asteburu ederra bizi dezakezue Hendaian; Anterkiaren Maiatza jaialdia ospatuko dute, eta bertan eskainiko dituzte Izarren hautsa ikusgarria, Frikun taldea, antzerki ikastaldia, Zeze taldea, Cumbiam'Bero taldea, Nat & Wats... eta Muxua, Tanttaka Teatroaren antzezlan berria, Ander Iruretagoiena, Mireia Gabilondo eta Haritz Morrás aktoreekin. Emanaldia larunbatean izango da, Mendi Zolan kulturgunean, 16:30ean.

IRUÑEA: Kantu eta Hitza

Formatu txikiko kontzertuak, Erraldoien txokoan. Maiatzaren 16tik ekainaren 27ra, denak 20:30ean. Sarrera doan, gonbidapena aurretik hartuta. Jarraian egitaraua!

ERRENTERIA: Musikaste

Aurten Musikaste – Euskal Musikaren Astearen 47. edizioa ospatuko da, 2019ko maiatzaren 17ik 25era, euskal autore eta musikagileen aldeko konpromisoa berretsiz. Bertan, musika estilo guztiak landuko dituzte, antzinako musikatik garaikidera, hainbat sorkuntza proposamenen bitartez. Zure gustuko kontzertua topatu nahi baduzu, eman begiratu bat egitarauari:

LEIOA: Umore Azoka

Umore Azoka Leioa, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azoka, udalerriaz jabetuko da berriro ere maiatzaren 16tik 19ra, Kaleko Arteei eskainitako 20 urteko “sukaldaritza” eta dedikazioa ospatuko dituen programazio bereziarekin. Hemen duzue egitaraua osorik!

GOIZUETA: 'AztiHitza'

Agosti Xahok egin zuen ibilbideko zenbait herritatik pasako dira AztiHitza ikuskizunaren saioak maiatza eta ekainean. Xahok 1835ean egindako ibilbidea du ardatz Asiskoren AztiHitza eleberri grafikoak, eta hori oinarri hartuta, AztiHitza ikuskizuna prestatu dute, hainbat artistaren laguntzaz. Solasaldi marraztua eskainiko du Asiskok, antzerkia Antxok, Axerik eta Oihanartek, eta kantaldia Ihitzek eta Xan Mitxelek. Ostiralean, hilak 17, 18:30ean.

ZUMAIA: 'Erlauntza'

Malkoak eta irriak baimenik gabe nahasten diren komedia mikatza. Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Ondo pasa nahi baduzue, gerturatu ostiralean, hilak 17, Zumaiako Aita Mari antzokira, 22:00etan!

  • Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Testua eta Zuzendari Laguntzailea: Kepa Errasti
  • Eszenaratze Espazioa: Fernando Bernués
  • Aktoreak: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz, Naiara Arnedo.

GASTEIZ: 'Aingurak'

Joseba Larratxe Josevisky ilustratzaileak GAZTEZULO aldizkariarentzat egindako Aingurak: zer hartu ontzitik itsasoa harri bihurtzen bada ilustrazio bildumarekin ikuskizun interesgarria antolatu dute larunbatean, hilak 18, Gasteizko Aldabe Gizarte etxean, 19:30ean. Bertan, Joseba B. Lenoir eta Miren Narbaiza (M I C E) musikarien laguntzarekin, ilustratzaileak komikia proiektatu eta zuzeneko soinu banda jarriko dio lanari. Ez galdu!