Ze plan astebururako?

Aste Santurako motorrak berotzen hasi!

URRETXU: Poligrafo Fest

Zarraparra Kolektiboak Poligrafo Fest jaialdiaren laugarren urtean, bost talde ikusteko aukera emango digu larunbatean, hilak 13. Urretxuko Gernikako Arbola enparantzan egongo den karpan ospatuko da jaialdia eta dohainik izango da!

Apirilak 13, larunbata:
13:00 Stupiditos
14:30 Bazkari popularra karpan, KORRIKA-rekin batera.
21:00 Beste taldeak:
Sex Museum 
Izaki Gardenak 
Screamers & Sinners 
Sonic Trash 

IRUÑEA: ANTZERKI AROA 2019 (UDABERRIA)

Antzerki Aroa 2019 zikloaren barruan, udaberri honetan bi antzezlan eskainiko dira Nafarroako Antzerki Eskolan: 

Antzezlan guztiak, 20:00etan.

Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolan eskuratu daitezke, bertako leihatilan edo bere webgunean (8 €  eta 5€ ikasle-taldeak) – Abonoak: 12 euros (bi emanaldiak).

GASTEIZ: ZURRUNBILO 2019 - EUSKAL ARTE ESZENIKOEN JAIALDIA

2019ko apirilaren 12tik 14ra izango da Zurrunbilo Euskal Arte Eszenikoen Jaialdiaren aurtengo edizioa. 

Jaialdi honek arte eszenikoen baitan dauden arlo ezberdinetaz arduratzea du helburu.

EGITARAUA

Apirilak 12

Apirilak 13 

Apirilak 14 

BERMEO: 'Mami Lebrun'

Egoitz eta Miren omenaldi bat prestatzen ari dira berriki hil den amona Concharentzat. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuk tarteko, Conchak gaztea zelarik Parisko kabaret batean bizi izan zuena kontatuko dute.

Hori izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, badago sekretu bat, Egoitzek Mireni kontatu ez diona.

Dolua, pertsona maiteen desagerpena, haiek agurtzea, haien memoria bizirik mantentzea… Horiexek dira obra hunkigarri honen kontakizunean biltzen diren gaietako batzuk, gaur egunetik 40ko hamarkadara jauzi egin eta memoriari, damuari eta heriotzari buruzko gogoeta egiten duen obra honetan biltzen direnak.

2017ko Donostia Antzerki Saria jaso zuen. Ikusteko aukera berria ostiralean, hilak 12, Nestro Basterretxean, 20:00etan.

BIARRITZ: Gatibu

Gatibu taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean, hilak 12, Biarritzeko Atabalen, 20:00etan, Azken indioak disko berria aurkezteko. Ez galdu!