Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Zubiaz gozatzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-1552551534.81/@@download/image/zeplan_home.jpg
2019/03/14
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Zubiaz gozatzeko prest?
Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Urban Femme Festibala

Martxoaren 16an egingo du lehenengo geldialdia URBAN FEMMEk, musika urbanoaren baitan emakumezkoen presentzia aberasteko helburua duen jaialdiak. 19:00etatik aurrera izango da Intxaurrondo Kultur Etxean, eta kartelean azaltzen diren guztiak estatuko zein nazioarteko eszenan zeresan handia duten emakumeak dira: La Basu, Anier, La Furia eta Audrey Funk. Egitarau sozio-kulturala Donostia Kulturaren eta Lady Red Management enpresa sustatzailearen eskutik dator Donostiako auzora, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Donostia Kulturaren webgunean.

HENDAIA: Gazte Eguna

Larunbatean, hilak 16, sekulako plana duzu Hendaian; Gaztetxeen arteko topaketa, bazkaria, kontzertuak... galduko duzu? 11:00etatik aurrera hurbildu Kaxerna zaharrara!

BERRIZ: Elena Setien

Ñabarduraz beteriko konposizioak sortzen dituen artista da Elena Setien. Instrumentu asko erabiliz sortutako musika, indibidualismo gordina eta bere jaioterriarekin, Euskal Herriarekin lotura. Bere keinuek, musika zein literarioak, bizia ematen diete bere alegoriei. Bere ondorengo lana “Another kind of revolution” bere debuta izango da; ez galdu zuzenean ikusteko aukera larunbatean, hilak 16, 20:00etan, Berrizko Kultur Etxean.

TOLOSA: Zeruko

Zeruko ikuskizunak dantza tradizionalen ikuspegi berritu bat du, estetika koreografiko berezian eginda, poetika bisualaren mundu magikoan sartuz.  Denbora eta espazioan zehar bidexka bat sortzen saiatuko gara, euskal konstelazioan jasotako drama koreografikoari Zeruko izena jarriz. Ostiralean, martxoak 15, Leidor Aretoan!

FITXA TEKNIKOA:

  • ZUZENDARI ARTISTIKOA ETA KOREOGRAFIA: Faustino Aranzabal (Kresala Dantza Konpainia)
  • DANTZA-MAISTRA: Idoia Ibarzabal

DURANGO: Swingrowers + Koban

Ostiralerako, martxoak 15, plan ezin hobea proposatzen dizugu; elektro swing doinuekin dantzatzea! Ez al da plan bikaina? Interesa baduzu, hurbildu zaitez Durangoko Plateruena Kafe Antzokira, Swingowers eta Koban taldeekin gerria astintzera!

BILBO: Delorean (Azken kontzertua)

"Abeslari batek zioen bezala, beti-ak ez dira betirako, eta gu ez gara izan salbuespena". Esaldi honek ematen dio hasiera Delorean taldearen azken bira izango dena aurkezteko oharrari. Betiko agur esango du Delorean taldeak ostiral honetan, hilak 15, Bilboko Kafe Antzokian, 22:00etan.

GASTEIZ: Bertsokatu Txapelketa: "Euzkobizion"

Ostegunerako plan borobila. Bertso sariketen bertsiorik dibertigarrienetako bat ezagutu dute azken urteetan gasteiztarrek eta bertara joandako ikasleek. Kutxiko tabernak eta gaztetxea bertsotarako plaza perfektu bilakatzen dira Bertsokatun, eta ikusle mordoa erakartzen ditu sariketak, tabernak lepo betetzeraino. Martxoak 14, 20:00etan, Jimmy Jazz Aretoan.