Ze plan astebururako?

Uda giroan murgildu zaigu otsaila; eguraldi ona aprobetxatzeko asmorik baduzu, hemen duzu asteburuko plan sorta!

DONOSTIA: Bidehutsen urtemuga Bukowskin

Otsailaren 18an, larunbatarekin, Bidehuts taldeak bere hamargarren urtebetetze festa ospatuko du Donostiako Le Bukowskin. Zuzenean jotzen Audience taldea izango da, eta Mariana eta Ruben taldekide berrien aurkezpena izango dute. Ondoren, etxeko musika jartzaileak ariko dira, Jupiter Jon taldeko Aida, Joseba Irazoki… Jaiaren hasiera 20:00etan izango da, ardoak eta pintxoak taldearen esku. Sarrerak debalde izango dira Le Bukowskik duen aforoa bete artean eta www.lebukowski.com webgunean eskuratu daitezke.

GASTEIZ: Gatibu JimmyJazz aretoan [SARRERAK AGORTUTA]

“Euritan Dantzan” Gatiburen seigarren diskoa zuzenean entzuteko aukera duzu ostiralean, hilak 17, 21:00etan. Dagoeneko sarrerak agortu dira. Larunbatean berriz, 90. hamarkadatik gaur egun arte metal alternatiboaren garapena ulertzeko ezin besteko taldea, Helmet, izango da zuzenean, 20:30ean.

SENPERE eta IZTURITZ: Indarkeria taula gainean
Bilboko Atx Teatroa konpainiaren Fakiu antzezlana ipar Euskal Herriko toki ezberdinetan aurkeztuko dute; hilak 17, ostirala, Senpereko Larreko gelan eskainiko dute, 20.30ean, eta hurrengo egunean, hilak 18, Izturitzeko Herriko gelan. Fakiu antzezlanak  eguneroko biolentziaren gaia tratatzen du modu ezberdinetan, publikoaren eskuetan utziz antzezlanaren bukaera, ezohiko antzerki proposamen bat eskainiz.

• Zuzendaritza : Iñaki Ziarrusta
• Egilea : Fredi Paia
• Antzezleak : Belen Cruz, Sandra Fdz. Agirre et Gabriel Ocina

IRUÑEA: Su Ta Gar zuzenean [ONLINE SARRERAK AGORTUTA]

Hilak 17, ostirala, Su Ta Gar taldea Iruñeko Gayarren Antzokira iritsiko da. Kontzertu hau taldearen 1000.a izango da, eta dagoeneko agortu egin dira online sarrerak. Dena den, Antzokiko lehiatilan salgai daude oraindik. 20:00etan hasiko da kontzertua.

DONOSTIA: Kike Tormenta

Igande honetan, otsailak 19, arratsaldeko 18:00tan, KIKE TORMENTAren kontzertuaz gozatzeko aukera duzu Txondorra kultur gunean (Egia). Aurretik Apalatxe kantautorea izango da. Sarrera 5 eurotan dago.

DURANGO: Mozanbikeko dantzak Plateruenan

Nordino Ibraimo Sulemanek Mozanbikeko dantza tradizionalen inguruko ikastaroa eskainiko du igandean, hilak 19, Plateruenan. Saioa 16:00etan hasiko da. Izena eman nahi baduzu jo helbide honetara: olatz_txiki@hotmail.com

BILBO: Chambao [SARRERAK AGORTUTA]

Larunbatean, hilak 18, Bilboko Kafe Antzokian izango da Chambao abeslaria, 22:00etan.

DONOSTIA: Zuberoako doinuak

Igande honetan, otsailak 19, ZUHAINPEKO SOINUAK-Ahozko Transmisioa antzeztuko dute lehen aldiz Kursaaleko Ganbara Aretoan, 19:00tan. Ahozko transmisioaren ideia nabarmentzen duen ikuskizun bat da. Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Zuberoako musikeen adierazgarri nagusia den Jean Mixel Bedaxagar ikusiko dugu agertokian, herri-musikaren erreferenteetako bat den Juan Mari Beltranekin batera. Haien ondoan, melodia berriak sortuz, Mixel Etxekopar, Mathieu Mendizabal, Sacha Standen, Pierre Vissler, Maider Ansa, Ander Barrenetxea, Aitor Beltrán arituko dira, beren sustrai tradizionalenetan oinarrituz.