Ze plan?
Badakigu Hondartzarako giroaparta dagoela, baina ba al dakizu zure inguruan plan interesgarriak antolatudituztela astebururako? Astindu hondarra eta ez galdu egun hauetarakoproposamen sorta!
DONOSTIA: ASTE NAGUSIA
Gasteizko jaien ordezkoa hartuta, Gipuzkoako hiriburuan festa giroa nagusitukoda datozen egunotan. Ama birjinaren bezperako meza eta ‘Artillero dale fuego’ohikoez nazkatuta bazaude, ez galdu Donostiako Piratek antolatu duten egitaraufresko eta dibertigarria! Aurten, BI ERREFUXIATUK emango dute jaietakotxupinazoa portuan; ondoren, festak portu eta Parte Zahar guztia hartuko du!
Trinitate Plazako egitarau kulturala:
Abuztuak 13, larunbata
- 23:15ean Physis versus nomos
- Bi zaldi
Abuztuak 14, igandea
-23:15ean Atzoko ogixa
Abuztuak 15, astelehena
DONOSTIA ABORDATU!
ZUMAIA, GIPUZKOA: EUSKAL JAIAK. Abuztuak 12,osteguna
Zumaian ere, festa giroan ibiliko diraasteburuan; Euskal Jaiak ostegunean hasiko dira, eta asteburuan zehar dantza,janaria, edaria eta hainbat herri ekitaldi antolatuko dituzte.
BILBO: ERAKUSKETA. Asteburu guztian zehar
Festaz pixka bat aldentzeko gogoekin bazabiltza, ez galdu Bilboko Arte EderrenMuseoan ikusgai dagoen ‘1973-2016: Eskultura hipererrealista’ erakusketa. Bertan,26 artisten obrak bildu dituzte; kosta egingo zaizu benetakoak diren edo ezasmatzen!
IRUÑEA: ZINEMA. Abuztuak 13 eta 14
Egun batez aktore izatea gustatuko litzaizuke? Eszena ugari grabatzeko aukera izangoduzu uda honetan Nafarroan; horrela, akelarre batean parte har dezakezu Zugarramurdikoleizean, printzesa bat erreskatatu Artaxoako zerkoan, zaldi gainean ibili "Sherwood" basoan, sanferminetakoa bezalakoentzierro batean lasterka aritu, edo hobbit bilakatu Iratiko oihanean. Grabazioarenemaitza editatu, eta zure filma bidaliko dizugu. Zuk, besterik gabe, utzieramaten eta gozatu!
Abuztuak 13, larunbata, 11:30ean
- Zindagi Milegi Na Dobara filma
Abuztuak 13, larunbata, 17:00etan
- Robin eta Marian.
Abuztuak 14, igandea, 11:30ean
- Zugarramurdiko Sorginak.