Ze goxoa
Barbara Goenagak sukaldaritza gogoko duela kontatu zigun azaroko GAZTEZULOn egindako elkarrizketan. Etxekoek 90 urtez jatetxea izan zutela, eta euskal sukaldaritzari buruzko filma bat egiteko ideia erakargarri zaiola. Esan eta egin, bere izeba Aizpea Goenagak zuzendutako Secretos de Cocina filman partehartu baitu. Ondoren Frantziara abiatuko da Ruiflec izeneko filmea grabatzera. Askok gustura jango lituzkete berak prestatutako babarrun goxoak