Zarauzko Kalerki jaialdian hamalau ikuskizun izango dira, uztailaren 4tik 6ra
Kanpoko zein Euskal Herriko konpainiak izango dira, tartean Tio Teronen Semeak.
Zarauzko Kalerki jaialdiaren 31. edizioa uztailaren 4tik 6ra antolatuko eta antzerkia, dantza, zirkua eta beste hainbat diziplinaz gzoatu ahal izango dute herritarrek eta bertaratzen direnek.
Hamalau ikuskizun izango dira guztira, eta Euskal Herriko konpainiez gain, Kataluniatik, Valentziatik, Asturiastik, Andaluziatik, Galiziatik eta Frantziatik etorritakoek ere hartuko dute parte.
Uztailaren 4an, osteguna, honako ikuskizun hauek izango dira: Kukai Dantzaren Euskorleans; Ganso y Cía-ren Wellcome & Sorry; DAB Dantzaren NOEUD; eta Jimena Cavalletiren B.O.B.A.S.
Hurrengo egunean, hilaren 5ean, Valentziako Lucas Escobedo konpainiak Los Mañas aurkeztuko du; Asturiasko Adrian Condek Check-out; Galiziako La Sincro konpainiak Ohlimpiadas; eta Frantziako LPM konpainiak Piti Peta Hofen Show.
Larunbatean egitaraua bete-betea izango da: Zurrunka Teatro & La Semilla Voladora-ren Birakolore emanaldia; Kataluniako Le Puant konpainiaren Gran Sonata; Kataluniako Kasumay; Tio Teronen Semeak taldearen Haurreskolari; Andaluziako DA.TE Danzaren En tierra de nadie; eta Kataluniako L´Estranya Cía-ren Calacas.
Egitarauaren xehetasunak hemen daude jasota.