Zapatak garbitu behar al ditugu koronabirusa ekiditeko?
Osasun adituek ezetz diote... eta hau liteke arrazoia.
Koronabirusaren harira, egunero gomendio eta abisu berriak jasotzen ditugu. Ez da erraza guztien artean egia bereiztea, eta zalantzaren aurrean prebentzioa lehenestea zentzudunena izan arren, hona azken egunetan zabaldutako informazio honen egia.
Zapatak etxetik kanpo utzi eta garbitu behar ditugu etxetik ateratzen garen bakoitzean? Adituek diotenez, ez da beharrezkoa. Egia da birusak hainbat egunez iraun dezakeela bizirik gorputz batetik kanpo, baina oso ahul. Zikinkeriari esker biziraun dezake, baina zapatetan gelditu daitekeen kopuruak ez du gure osasuna arriskuan ipintzen.
ETA ZENBAT DENBORA IRAUTEN DU BIZIRIK BIRUSAK?
Bada beste uste bat esaten duena birusak 9 egun irauten dituela lurrean. Egia da birusek izaki bizidunetatik kanpo bizitzeko gaitasuna dutela, zeluletan ezkutatzen diren parasitoak direlako; dirudienez, gizakiok ukitzen ditugun eremuak dira bere gogokoenak, adibidez, heldulekuak dituen edozein objektu, baina baita egunerokoan erabiltzen ditugun objektuak, mugikorra, ordenagailua edota sagua kasu. Eta kontuz ere igogailuetako botoiekin.
Nazioarteko Osasun Erakundearen esanetan, oraindik ez dakite zenbat denbora irauten duen COVID-19-ak zoruan ala azaleraren batean, baina dirudienez beste koronabirusen antzera jokatzen du. Horrela, ordu gutxi eta hainbat eguneko tartean bizi daiteke birusa, egoeraren arabera. Asko dira bere biziraupenerako faktoreak, eguraldia kasu; tenperaturak eta hezetasunak zer ikusi handia dute, eta dirudienez, birus honek hezetasuna maite du.