Zaloa Ipiña, 'Oporretan Zabalik'

Bilbao Arte Fundazioak eta Michel Mejuto galeraiak bat egin dute berriz ere 'Oporretan Zabalik' erakusketa antolatzeko, eta aurtengoan Zaloa Ipiña Deustuko margolariaren lanak bildu dituzte bertan.


BilbaoArte Fundazioaren beka du Zaloa Ipiñak, Arte Ederretan lizentziadunak. Argi sortarekin egindako margoak aurkeztu ditu oraingoan, argiak edozein espaziotara moldatzeko duen ahalmenean oinarrituz. Bi serie fotografikori esker osatu du erakusketa. Horiek, era berean, Gabriel Arestiren Argia ezta ikusten? eta Argi distira olerkietan oinarriturik daude.

Argia begiz ikusten ez bada ere, Ipiñari esker berau jasotzeko aukera eskuratzen du ikusleak. Izan ere, mugimenduak dituela, abiadura handia duela eta koloreak sortzen dituela badakigun arren, ikuspegi ezberdina landu du oraingoan artista gazteak.

Erakusketa


Non: Bilboko Michel Mejuto galerian
Noiz: Uztailaren 17tik aurrera

Zaloa Ipiña


Arte Ederretan lizentziatu zen 2009an Euskal Herriko Unibertsitatean, eta CIEC Fundazioaren Obra Grafika masterra burutu zuen ondoren A Coruñan. Itzal Aktiboa 2011 Gazte Sorkuntza – Arte Garaikidearen I. Saria jaso du, eta Cuencako Udalak antolatutako Infagrafica, Grabatu Garaikidearen I. Jaialdian hautatua izan zen 2008an.
Bere lanak Donostian, A Coruñan eta beste hainbat lekutan daude ikusgai.