Zaldizko mozkorra
Zaldizkoentzako alkoholemia kontrolak ikusiko ote ditugu inoiz? Ez litzateke harritzekoa izango. Izan ere, AEBetan, zaldian mozkortuta zebilen neska batek egundoko istripua eragin berri du. Heather Darnell, 22 urteko gaztea, autobidean sartu zen zaldiarekin, eta auto baten kontra jo zuen. Zorionez, ez zen hildakorik izan, baina zaldia ez zen oso onik atera. Poliziak salaketa jarriko dio zaldizkoari mozkortuta gidatzeagatik.