Zakurraren poema eta beste hezurrak

Ez dakit ziur poesia intimoa zer den, baina pertsonala bada intimoa eta intimoa pertsonal, Etxeberriarena bada halakoa. Besteen artean nabarmentzen diren poemak liburuan zehar badira, tonuagatik zein gaia benetan borobil jasotzearen usteagatik, sarrerako poema kasu, Zakurraren poema. Hortik izenburua eta liburua hirutan banatzen duten atalak.