Zakurrak gurpil gainean
Skate eskola bat, oraingoan, zakurrei zuzendua. Ideia Ivan Juscamaita peruarrarena izan da, eta bere maskotari, Biuf bulldogari, taula gainean maniobratzen irakatsi ostean bururatu zaio Liman halako eskola bat zabaltzea. Azaldu duenez, irabaziak hiriko zakurtegietara bideratuko ditu.