Zakilak sekula baino gehiago hazten ari dira eta zientzialariak kezkatuta daude
Esan ohi da zakilaren neurria gizonezkoen obsesiorik handienetakoa dela.
Alabaina, ikertzaile talde batek dio ez diogula behar duen arretarik jarri zakilari, ez behintzat ikuspegi zientifikotik. Batez ere, ez da behar bezala aztertu urteetan zehar izan den zakilaren neurriaren eboluzioa.
Zakilen neurriaren eboluzioaren ikerketa berri batek emaitza bitxi bat eskuratu du: batez besteko zakilaren neurria %24 hazi da 1992-2021 urteen artean. Orain dela ia hiru hamarkada zakilen batez besteko neurria 12,27 zentimetrotakoa zen; egungoa, 15,23 zentimetrotakoa.
Ondorio honetara iristeko, ikerketak geografiaren araberako joera ezberdinak behatu zituen. Europan eta Asian joera goranzkoa zen; aldiz, Ipar Amerikan eta Afrikan beheranzkoa. Ikerketa unibertsitate ezberdinetako urologoek egin dute, eta 1942-2001 artean burututako ikerketak hartu dira oinarri.
Michael Eisenberg-ek, ikerketaren egileetako batek, aipatu du emaitzak ez direla esperotakoak izan. "Zakilaren garapenaren aldaketa orokorra kezkagarria da, gure ugaltze sistemaren pieza garrantzitsu bat baita. Horren aldakera esanguratsu eta azkarrak behatzen ari bagara, gure gorputzetan zerbait oso garrantzitsua gertatzen ari delako da".
Baina zer ari da gertatzen zehazki? Inork ez daki, baina hainbat teoria daude. Eisenbergek berak ingurune faktoreak azpimarratzen ditu, pestizida edo kimikoetara esposizioa; higiene produktuak ere izan litezkeela dio, zenbait hormona eraldatzeko gaitasuna dutenak.
Elikadura ere faktore bat izan liteke. Honek azalduko luke zergatik hazi den zakilaren neurria Asia eta Europan. Hamarkada hauetan asko hobetu da bertako elikadura. Aldiz, Ipar Amerikan eta Afrikan kalitateak behera egin du. AEBetan obesitate arazoak ugaritu egin dira ohitura txarrengatik.
Beste teoria batek dio gakoa pornoan egon litekeela. Estimuluak hain presente daudenez, erekzioak maizago gertatu litezke eta honek zakila tenkatzen lagundu lezake, neurri luzeagoak izateko aukera eskainiz.
Ez da, ordea, txantxetako kontua. Joera honen zergatia aurkitzeak aldaketa hauek ekar litzaketen arazoak prebenitzen lagundu lezake.