Zabalik da Santurtziko I. Maketa Lehiaketa
14 eta 30 urte bitartekoa bazara eta musika talderik baduzu, eman izena Gazteboxeko datu-basean eta parte hartu Santurtziko Udalak Gaztebox ekimenarekin elkarlanean martxan jarri duen lehendabiziko Maketa Lehiaketan.
Irailaren 25ean martxan jarri zuten eta urriaren 25era bitarte zabalik da Santurtziko Maketa Lehiaketan parte hartzeko epea. Parte hartzeko interesa duen guztiak gutxienez 5 abesti propio aurkeztu beharko ditu CD batean Santurtziko Gazte Informazio Bulegoan –Santurtzi Parkea, z/g, Renfe geltokiaren alboan 48980, Santurtzi–.
Irabazleak 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte entsegua egiteko areto baten zesioa jasoko du eta epaimahaiak, jasotako CD guztien artean, abendauren 13ran iragarriko du maketarik hoberenaren irabazlea.
Santurtziko I. Maketa Lehiaketa
Gaztebox – Santurtziko Gazte Informazioaren Bulegoa–
Santurtzi Parkea, z/g, Renfe geltokiaren alboan
48980, Santurtzi (Bizkaia)
944 836 110 / gib_oij@santurtzi.net