Zabalik da Korterraza film laburren lehiaketan parte hartzeko epea

Korterraza film laburrak eta terrazetako emanaldiak uztartzen dituen lau eguneko jaialdia da, eta aurtengoan uztailaren 26tik 29ra bitarte egingo dute Gasteizen. Lehiaketan parte hartu nahi duen orok hamabost minutuko film labur bat egin behar du, edozein gairen inguruan, eta Korterrazaren youtube-ko kanalera igo uztailaren 1a baino lehen.


Aurten Korterrazaren 3. edizioa egingo dute. Film laburren lehiaketa da, eta nahi duen orok har dezake parte. Edozein gairi buruzko film labur bat egitea da kontua, ahosduna ala mutua, baian 2011ko urtarrilaren 1a ondoren errodatua izan behar da. Parte hartzen duten flanak Gasteizko Ama Birjin Zuria plazan proiektatuko dituzte lau egunetan, iluntzean, terrazetan eserita dauden ikusleentzat.

Egunetako batean tarte berezia egingo zaio film ekoizpen arabarrari. Epaimahaia bera ere Arabako adituz osaturik egongo da. Azken batean, bertako produkzioa bultzatzea du helburu Korterrazak, eta herritarren artean ezagun egitea.

Ikuskizunen aurretik, gainera, musikarik onenaz gozatzekoa aukera izango da, hainbat kontzertu eskainiko baitituzte plazan bertan. Aurreko urteetako maila mantentzeko ahalegin berezia egingo dutela iragarri du Kultura Kalean! elkarteak, jaialdiaren antolatzaileak.

Sariak


Hiru sari banatuko dituzte:

1. Korterraza Saria. Epaimahaiak film labur hoberenari emango dion saria, 1.000 eurokoa
2. Ama Birjina Zuria Saria. Epaimahaik bigarren film labur onenari emandako saria, 600 euro
Ikusleen saria. Film laburrik onanari emandakoa, 500 eurokoa

Lehiaketaren oinarriak


Lehiaketaren oinarriak eta parte hartzeko jarraitu beharreko urrats guztiak, hemen.