Zabaldu, zabaldu geneak!

1940tik 1972ra bitarte Londreseko Barton Clinic ugalkortasun klinika zuzendu zuen doktorea 600 bat umeren aita izan liteke. David Gollancz abokatuak aurrera daraman ikerketaren arabera, Bertold Wiesner-ek bere esperma erabili zuen 1.500 emakume baino gehiago intseminatzeko. Gollanczek berak Wiesner doktorearekin duen antzekotasun fisikoak bultzatuta abiatu zuen azterketa.