Yut Doi Jung Si (The Grandmaster)
Bruce Leeren entrenatzaile izan zen Ip Man arte martzialetako maisuaren bizitza hizpide duen filma. Azken urteetako zinegintzaren erreferente den Wong Kar-Wairen film berriak In the Mood for Love (2000) edota 2046 (2004) bezalako maisulanen estetika eta estiloa mantentzen ditu, eta akzio eszena bikainak gehitu. Ziurrenik, arte martzialen inguruan inoiz egin den filmik eleganteena.