“You Have No Idea What You're...”

Zer gertatuko litzaioke elektronika ilun eta bortitzenari rock banda bat gehituko bagenio? Hemen talde britainiar hau. 2006an sorturiko bandak Readingen (Berkshire, Erresuma Batua) hasi zuen ibilbidea, lehenik James Rushent, Rob Bloomfield eta Dan Coop kideek osatuta, nahiz eta 2009tik aurrera Matty Derham eta Chloe Duveaux gehitu zitzaizkien. Lehen album honetako We Are Rockstars edo Let’s Make Out sigleek argi erakusten dute musika elektronikoa eta gitarra zein baxua edo bateria uztartzeak emaitza zoragarriak eman ditzakeela. Doinu gordinez gain, popera gerturatzen diren abesti lasaiagoak ere badira, beti ere erritmoa zintzarriak markatuta. Adibidez: Down of the dead.