Yogurinha Borova: "Arrakasta handiagoa daukat neskekin"

Hotzetik etorritako emakume beroa, beltzarana izan nahiko lukeen ilehoria, fenix hegaztia, deprimitua, kementsua, liskarzalea... Horrela definitzen du bere burua euskal eszenan moda-modan jartzen ari den laudiotar honek.


“Esnekiak gogoko ditut” diozu euskaraz atera berri duzun abestian; “Body milk beroa, jogurtxo gaingabetua, titanio zurruta, pantxineta eta goshua”. Hainbeste esnekirekin ez al dago gizentzeko arriskurik?
Den-dena neurrian hartu behar da. Oso ona den gauza batek ere kalte egin dezake neurriz kanpo hartuta.  

Azken aldian kontzertu asko ari zara ematen han eta hemen. Zein da publikotik bota dizuten piroporik lizunena?

Ez pensa handiegirik entzuten dudanik. Bitxia da baina taulatu gainean neskekin arrakasta handiagoa izan ohi dut mutilekin baino… eta neskak goxoagoak dira gauza hauetarako.

Eusko labela banatu behar dugu sexu kontutan. Zein ezaugarri hartuko ditugu kontuan?

Euskaldunak beti oso lotsatiak eta zuhurrak dira izaeraz, baina ohean denok gara antzekoak… gartsuak, sutsuak, grinatsuak eta oso sexualak!!  

Parisi eskaini zenion lehen bideoklipa, maite duzu glamourra. Zein da inoiz izan duzun larru jotze glamourosoena?

New Yorken, Laoseko mutil eder batekin bere Manhattaneko atikoan… ederraaaaaa!

Gaztetxoa zinenean autotxokeetan egiten omen zenuen autostop.

Haiek bai garaiak… Uuaauu, ikaragarriak! Sexu desioak deskubritzen garai hartan hasi nintzen… Imaginatu, autotxokeak, uda, beroa, Boney M-ren musika, abiadura, kolpeak, autokotxean norekin eseri, uuuummmmmmmmmmm.

CDak saltzen dituen beltz batekin maitemindu zinela diozu "Enamoradiza" abestian. Zer du beltz batek zuriak ez duenik?

Erritmoa, indarra, sexapila…

Japoniako geishek erakutsi omen zizuten dakizun guztia. Zer du hori batek beltzak ez duenik?

Teoria geisha batek erakutsi zidan, baina praktika Afrikako gizon heldu beltz batek… Pentsa, nire alaba batek Nathaly Ngorongoro du izena, kar, kar.  

Jogurt freskoa ala Erronkariko gazta zaharra?

Erronkariko gazta zaharra, uuuuummmmm… eta nobiorik gabe nago oraintxe bertan. Ez da posible… harrijasotsaileak, aizkolariak, pilotariak… animatu mesedez!!!!