Yoga gurua gose greban, Mumbaien

Munbaiko agintariei espero ez zuten arazoa sortu zaie yogako guru baten gose grebarekin. Baba Swami Ramdev-ek milaka jarraitzaile ditu, eta sekulako arrakasta dute telebistan egin dituen agerraldi ugariek. Ustelkeriaren aurkako neurri zehatzak hartzen ez diren bitartean ez diola gose grebari utziko agindu du eta agintariak berehala erakutsi dute negoziatzeko prestutasuna. Atzerriko kontuetara desbideratzen den diru beltza kontrolatzeko neurriak agindu dituzte, baina guruak funtzionari ustelen aurkako neurri gogorrak ere eskatzen ditu. Geroz eta jarraitzaile gehiago hasi dira pilatzen bere etxe inguruan eta protestak beste hiri batzuetara ere zabaldu dira.