XXX. Nazioarteko Folklore Jaialdia Getxon

Gaur hasiko da Getxoko XXX. Nazioarteko Folklore Jaialdia. Hiru egun iraungo dituen ikuskizunari hasiera emango diote 21:00etan Biotz Alai plazan. Sarrera doakoa izango da.



Nazioarteko Folklore Jaialdiak Getxora hurbilduko ditu musika, dantza eta jantzi tradizionalak. Hiru egunez, soinu eta kolorez jantziko da Bizkaiko herria.

Guztira hiru dantza taldek eskainiko dute ikuskizuna.
Hemen duzue egitaraua:

- Uztailak 21. Astelehena
  Umuzi Wenkosi (Msunduzi, Hegoafrika)

- Uztailak 22. Asteartea
  Gorets (Ipar Osetia-Alania, Errusia)

- Uztailak 23. Asteazkena
  Itxartu (Getxo)