X-Men: First Class

X Taldeko mutanteek hiru film izan dituzte euren gaitasunak erakusteko, eta Otsokumek berea. Orain, atzera begiratu eta Charles Xavierren eta Eric Lensherren gaztaroa izango du filmak ardatz. Hala, hasierako adiskidetasuna okertzen joango da, X Profesorea eta Magneto aurkari bihurtu arte. Xavierren eskolan hainbat mutanteren sorreraren berri ere izango da, Beast, Havok, Banshee edota Mystique, adibidez.