XIV. Gaztezulo Bideo Lehiaketa martxan!

Hiru, bi, bat... filmatzen! Bete formularioa, bidali bideoa eta irabazi zure saria! Irabazleek, 1.200 euroko saria jasoko dute!

 Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak atera eta hasi filmatzen!

 

 

NOLA PARTE HARTU?

  1. FORMULARIOA BETE HEMEN.
  2. Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) bidali zuzendaria@gaztezulo.eus helbidera.
  3. Ikusleen botoak eta iruzkinak Ekainaren 16ra arte jaso ahal izango dira gaztezulo.eus webgunearen bidez. Jasotako bideoak GAZTEZULOren YouTubeko kanalera igo eta gaztezulo.eus webean publikatzen joango gara. Beraz, zenbat eta lehenago bidali,  Ikuslearen Saria irabazteko orduan eta aukera handiagoa!

Ze baldintza bete behar dituzte lanek?

Aurkezten diren bideoek aurten filmatuak, originalak eta argitaratu ga­beak izan behar dute. Ez da onartu­ko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik.

*oharra: Antolatzaileek saria eman gabe uzteko eskubidea daukate, baldin eta parte hartzaileen kopurua gutxienekora iristen ez bada eta lehiaketa bertan behera gelditzen bada.

Epaimahaia

 

Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. Aurtengoan PANTAILAK EUSKARAZ ekimeneko lantaldea, Alex Aginagalde (Donostia, 1981) ordezkari gisa izango dugularik, @elemelonsv TikToker eta eduki sortzailea (Zumaia, 2000) eta Iruñe Astitz (Barañain, 1991) kazetaria eta eduki sortzailea izango ditugu lan hori burutzen.

 

Sariak

Sara banaketa ekitaldia

Ekainean izango da eta, iaz bezala, sari banaketa ekitaldia zuzenean emango dugu geure Twitch kanalaren bidez (twitch.tv/gaztezulo); irabazleekin zuzeneko konexioak egingo ditugu, epaimahaikideen hitzak jasoko ditugu eta sorpresak ere egongo dira.

 

JARRI MARTXAN! 

SARI POTOLOAK DITUZU ZAIN!

 

OINARRIAK DESKARGATU (PDF)