Xenofobia demokratikoa
Malmö hiriko (Suitza) Rosengård auzunean meskita bat itxi eta horren ondorioz sortutako istiluek, agerian utzi dute Suitzako polizia askoren izaera arrazista. Istiluetan atxilotutako gazte baten epaiketan gertatu zen: poliziak bideo bat aurkeztu zuen froga gisa, baina bideoan, irudiez gain, agenteek egindako komentarioak ere entzun zitezkeen, "tximu madarikatu hori antzutu egingo diat", "tximu zikinak, okerreko tokira etorri dituk" edo "jasoko duen egurrarekin ezingo dik ibili ere egin". Agenteek barkamena eskatu dute jendaurrean, baina nahikoa ote da pentsaera xenofoboak desagerarazteko? Ez dugu uste