X. skate txapelketa, Bonberenean
Larunbatean izango da, 16:30ean hasita. Dj Etxekok eta Juantxok -Glaukoma Sound System taldeko abeslaria- girotuko dute txapelketa.
Txapelketan parte hartzeko izena eman behar da larunbatean bertan, 16:00etan. Donostiako Slap eta Tolosako Nimbin dendek emango dituzte sariak. Egun osoz graffiti erakustaldia izango da eta gauez, NaizRoxa eta Cohen taldeek joko dute.