Wreck
Disko honetatik abiatu eta hogei urteko bizitza musikalean atzera bidaiatzeko aukera bikaina. Denbora honetan guztian New Yorkeko taldeak gaurko musika joerengan izan duen eragina izugarria da. Soinu zikinez, ezinezko distortsioz, odolez eta biolentziaz beteriko hitz eta argazkiz baliatuz, gainerako musika munduak jaso dituen eraginetatik at mantentzea lortu dute, euren bidea eginez. Soinuan oinarritutako koherentzia nabarmena da disko osoan, nahiz eta ez den monotonoa suertatzen. Stuck eta Ha Ha Ha abestiak, ordea, zertxobait aldentzen dira gidoitik, ez galdu!