Wonder Woman superheroiak neska-laguna du DC-ren komiki berrian

Wonder Woman superheroiak bikote harremana du Zala Jor-El-ekin, Supermanen arrebarekin, DC-ren azken komikian.

Zale asko ez zituen ezustean harrapatu albiste honek. Pertsonaiaren jatorria ezagututa denbora kontua zen queer edo bisexual bezala identifikatzea. 

Dark Knights of Steel deitutako komikia 12 ataletan banatuta dago eta super heroiak erdi aroko gerlari moduan ilustratuak azaltzen dira. Game of Thrones moduko unibertso honetan Superman eta Batman anaiak dira eta euren aita eraila izan da. Hori dela eta, tronuan zein jarriko den jakin beharko dute.

Hemen dator spoiler txiki bat: Zala Jor-El printzesak bere aitaren hilketaren berri izaten duenean Wonder Woman-ek kontsolatzen du pasioz betetako musu batekin eta aipatzen dio beti egongo dela bere ondoan. Oraingoz ez dakigu harreman hau sakontasun gehiagoz kontua izango ote den. 

Askorentzat Wonder Woman beste emakume bat musukatzen ikustea berrikuntza bada ere, 2016an eztabaidatu zen pertsonaia queer moduan identifkatzearekin. Greg Rucka, komikiaren idazleak, elkarrizketa batean aipatu du Wonder Woman queer-a dela. Erabat ulergarria, kontuan hartuta, bere jatorrikoz lurrean emakumeak bakarrik daudela. 

Wonder Woman-en maitasun-harreman homosexuak berria DC Comics-etara dator, honek ahalegina eginez bere heroiak LGBTQI+ komunitatearengana hurbiltzeko. Abuztuan, Batman-en komiki batean, Robin bisexuala zela atera zen argitara. Eta beste komiki batean, John Kent, Superman-en semea, ere bisexuala dela jakin ahal izan genuen.