'WikiLovesMonuments' lehiaketako irabazleen argazki ikusgarriak

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak aukeratutako irudiak aho bete hortz utziko zaituzte!

722 argazki jaso dituzte aurtengo WikiLovesMonuments lehiaketan, eta Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak dagoeneko aukeratu ditu irabazleak. Argazkilari profesional batek eta komunikabide bateko editore batek osatutako epaimahaiak lehenengo galbahea egin zuen, 26 argazki aukeratuz bigarren errondarako. Argazki horiek 1etik 5era arte puntuatu behar izan dituzte, ondoren. Azkenik, Euskal Herriko, Bizkaiko eta Bilboko argazki onenei saria ematen die Azkue Fundazioak; hiru irabazleak Bizkaikoak dira. Jarraian, gozatu lehiaketa irabazi duten argazki ikusgarriekin:

 

Euskal Herriko onena: Egunsentia Gaztelugatxen.jpg
Egilea: Ebaki

 

Bizkaiko onena: Bizkaiko zubia gauez
Egilea: Igerrak Elkartea

 

Bilboko onena: San Anton eliza
Egilea: Igerrak Elkartea

 

Argazki hauek eta baita emaitzarik altuena lortu duten ondorengo 7ak ere, nazioarteko txapelketara joango dira. Hauek dira, hain zuzen, lehiaketan finalista izan diren 7 argazkiak; haien artean lehia oso estua izan da.

Narros Jauregia
Egilea: Theklan

 

Donostiako udaletxea
Egilea: Edorta Subijana

 

Konstituzio plaza 03
Egilea: Edorta Subijana

 

Bizkaia zubia
Egilea: Ebaki

 

Konstituzio plaza 02
Egilea: Edorta Subijana

 

Zorrozako tailerrak
Egilea: Theklan

 

Jasokundearen Eliza Errenterian elurtua
Egilea: MerZab