WhatsApp-ek ez du iragarkirik izango (oraingoz)

App-arekin dirua irabazteko modua ikertzen jarraituko dute.

Mark Zuckerberg-ek atzera bota du WhatsAppen iragarkiak jartzeko plana, eta hori posible egiteko lanean zebilen taldea desegin du. Wall Street Journal egunkariak aditzera eman duenez, app-arekin dirua irabazteko beste bide batzuk ikertzen hasiko dira orain, baina bitartean, WhatsApp doakoa eta iragarkirik gabekoa izaten jarraituko du.

Instagrameko eta Facebookeko iragarkien eredua jarraitzeko asmoa zuten WhatsAppen, eta ziur aski bertako Stories-etan txertatuko dituzte iragarkiak, baina oraingoz, mezu aplikazioak libre jarraituko du. Dena den, WhatsApp Business-en monetizatzeko aukerak txertatuko dituzte, eta ziur aski, aurki topatuko dute WhatsAppeko 1.500 milioi erabiltzaileengandik diru etekina ateratzeko formula.