What Matters
Zaila da kanadar hauen musika sailkatzea: doom, noise, sludge, post punk, industriala... aipatu izan dira, baita "eromen eta etxekotasun nahasketa arraroa" ere. Onena: diskoa entzutea. Akorde eta melodia disonanteek kutsu arraro bezain erakargarria ematen diote musikari. Hasieran gogor samarra izan daitekeen arren, landutako entzunaldi batekin berehala hartuko dugu gozatua, errepikatzeko gogoz. Abesteko zaila zirudien inguruan bikain moldatzen dira ahotsak, bai gitarrak astunak direnean baita kirrinkariak direnean ere, momentu lasaietan eta azkarragoetan. Kontuan hartu beharreko lana.