What just happened
Art Linson Hollywoodeko ekoizleak zinema industriaren barrenak, dirdiratsuak zein gordinak, plazaratu zituen liburu autobiografiko batean. Orain, Rain Man (1988) hunkigarriaren zuzendariak iruditan jarri ditu liburu horretan kontatutakoak. Robert De Nirok gorpuzten duen ekoizlea lanpostua galtzeko zorian dago, eta horrek ondorio larriagoa ekar dakioke: familia galtzea.