“Westside”

Rap musika AEBetan diru gehien mugitzen duen musika da. Nork esango ote zuen 80ko hamarkada hasieran New York-eko ghettoetan sortutako musika honek horrelako zabalkundea izango zuenik! Urteotan guztiotan rap musikaren lehen lerroan egondako Ice T-k musika honen errepasoa egiten du orain, AEBetako mendebaldean egindako raparekin bilduma osatuz. 1987tik 2001era ‘Gansta rap’ izenez ezagututako musikaren klasikoak jaso ditu; Young Mc, Kid Frost, Cypress Hill, Dr. Dre, Snoop... Eta tartean, elkarrizketa formatoan, Ice T klaseak emanez. Gutxienez, filmeetan aktore lanetarako erakusten duena baino gustu hobea du musika aukeratzerakoan. Fuck the police!