Weltquartett, umore oso beltzeko karta-jokoak

Diktadoreak, epidemiak, zentral nuklearrak, drogak... horiek dira Top Trump notatako karta-joko hauen gaiak!

Ziur noizbait jolastu duzuela Top Trump motatako kartekin; edozein gaietakoak izan daitezke, kotxeak, itsasontziak, marrazkiak, zinemako pertsonaiak... bakoitzak puntuazio zerrenda bat dauka, eta gehien lortzen dituenak irabazten du. Weltquartett kartek berdin funtzionatzen dute, baina adi, oso umore beltza izan behar duzu haiekin jolasteko!

 

 

Epidemiak, zentral nuklearrak, drogak, parasitoak, estralurtarrak edota diktadoreak dira karta hauetako gai posibleak. Diktadoreen kasuan, historiako holokausto handienak eragin zutenek dute puntuazio altuena, Adolf Hitlerrenak balio handiena duelarik. Badaude ere Tiranoen kartak, Ama Birjinenak, janari azkarrarenak, azukre asko duten edarienak... zein aukeratuko duzu?