Weltquartett, umore oso beltzeko karta-jokoak

Weltquartett, umore oso beltzeko karta-jokoak Diktadoreak, epidemiak, zentral nuklearrak, drogak... horiek dira Top Trump notatako karta-joko hauen gaiak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/weltquartett-umore-oso-beltzeko-karta-jokoak/@@download/image/portada_Welquartett-4.jpg
2018/04/23
berria
Diktadoreak, epidemiak, zentral nuklearrak, drogak... horiek dira Top Trump notatako karta-joko hauen gaiak!
Weltquartett, umore oso beltzeko karta-jokoak

Ziur noizbait jolastu duzuela Top Trump motatako kartekin; edozein gaietakoak izan daitezke, kotxeak, itsasontziak, marrazkiak, zinemako pertsonaiak... bakoitzak puntuazio zerrenda bat dauka, eta gehien lortzen dituenak irabazten du. Weltquartett kartek berdin funtzionatzen dute, baina adi, oso umore beltza izan behar duzu haiekin jolasteko!

 

 

Epidemiak, zentral nuklearrak, drogak, parasitoak, estralurtarrak edota diktadoreak dira karta hauetako gai posibleak. Diktadoreen kasuan, historiako holokausto handienak eragin zutenek dute puntuazio altuena, Adolf Hitlerrenak balio handiena duelarik. Badaude ere Tiranoen kartak, Ama Birjinenak, janari azkarrarenak, azukre asko duten edarienak... zein aukeratuko duzu?