Weezer

taldea desegiteko James Burns Seattle hiriko biztanleak 10 milioi dolar bildu nahi ditu. Diru hori batzeko asmoz, webgunea abiatu du: http://www.thepoint.com/campaigns/campaign-0-1079. Amerikako Estatu Batuetako hiritar horren aburuz, taldea “zatarra” da, eta bere zaleekiko harremana “gehiegizkoa” da. Jakina, Burns ez da sekula talde horren jarraitzaile izan.