We Were Soldiers (Cuando eramos soldados / Nous etions soldats) *
Globalizazio basaren erresuman ez dago autokritikarako lekurik. Are gutxiago, Inperioaren metropolian. Oliver Stonek, Francis Ford Coppolak eta Michael Ciminok Vietnamgo gerrari buruz eskaini zuten ikuspegi gordina ez omen da politikoki zuzena jada. Hala, Wallace zinema zuzendariak vietnamdarrek nozitutako sarraskia baino gehiago, soldadu estatubatuarren adorea izan du ardatz We Were Soldiers kerratuan. Nazionalismo merkeak salaketa-zinema lurperatu du, antza. Ia Drang bailaran Moore koronelaren tropa setiatuek erakutsi zuten borroka grina baita filmaren muina. Filmari darion moralkeria gaindosia jasangaitza da. Okagarria.