We All Breathe, We All Bleed

Introren ondoren, Kofi Anan dator motel; Krilin taldeko Urko imajinatu dut abesten. Lau musikari hauek lan txukuna egin dute, lan potentea, 413 eta Estanisen eskutik grabaketa paregabea duena. Inor ez da gogoratzen jada Peperoni Vendettaz. Harvest abestiak merezi du entzuketa bat. The Mission: The Sun abestiaren bi bertsioak ere goraipatuko nituzke. Soinuaren intentsitateak, tinbrearen aldaketek, ahots melodikoak eta denboraren banaketa zehatzak higitzen dute disko hau. Zorionak Juan, Xabier, Aitor eta Jon.