Wasp (YouTube)

Fish Tank (2009) lehen film luzearekin arrakasta lortu zuen zuzendariaren film labur interesgarria. Lau seme-alaba dituen ama gazte eta txiroa du protagonista. Mutil-lagun ohi batek berriz elkarrekin ateratzea proposatzen dionean, ahalegina egin eta familia-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeko saiakera egingo du. Kamera eskuan, ordu erdi eskasean protagonistaren azalean jartzen du zuzendariak ikuslea. Film laburrik onenaren Oscar saria irabazi zuen 2004an.