War of the Worlds ***
H. G. Wells idazlearen eleberri ezagunaren zinema egokitzapen berria dakar Steven Spielberg zinemagileak. New Jerseyko herri txiki batean bizi da Ray Ferrier. Supituki, zeruan espaziontzi extralurtarrak azaldu, eta herriko bazter guztiak kiskaltzen hasiko dira. Antza, munduaren jabe egitera etorriak dira ETren anaia zitalak. Alabatxoa esku artean duela, erasotzaileei aurre egiten ahaleginduko da Ray gazte ausarta. Puritano samarra bada ere, zientzia-fikziozko film entretenigarria da.