Waltz with Bashir
Zoritxarrez, Israelen hamaikagarren sarraskiak are gaurkotasun handiagoa eman dio Folmanen pelikulari. Filmeko protagonista israeldarra da, eta 80ko hamarkadan Libanoko gerran parte hartu zuen. Amnesiak jota, ez du deus gogoratzen; edo ez du gogoratu nahi. Ari Folmanek gertutik ezagututako pasadizoak dakarzkigu gogora, baina horretarako aukeratutako bidea da bitxiena, animazio pelikula baita honakoa.