Wakenapp

Azkenaldian aurkitu dudan aplikaziorik bitxiena da. Iratzargailu sozial gisa definitzen dute Play Store-an. Edozein iratzargailutan bezala, esnatu nahi dugun ordua jarri behar dugu, baina momentua iristean ez dugu betiko melodia edo abesti nazkagarria entzungo. Soinu horien ordez, esnatzeko esango digun bideoa jarriko da martxan; aplikazioa soziala denez, mundu zabaleko erabiltzaileek grabatutako bideoak dira esnatuko zaituztenak. Bideoaren gaia, hizkuntza eta beste hainbat ezaugarri aukeratu daitezke, baina agertuko zaizun bideoa erabat ausazkoa izango da. Eta noski, zuk zeuk ere jendearentzako bideoak grabatu ditzakezu!