Waikato
Zeelanda Berriko iparraldean dagoen eremua da. Aucklandetik pare bat ordutara dago, eta bertan topa daiteke Waitomo kobazuloa. Leizea berezi egiten du sabaitik eskegita dauden hamaika zizare argitsuk. Armiarmek jositako hariak dira, hain zuzen Arachnocampa luminosarenak, Zeelanda Berrian bakarrik topatu daitekeen espeziearenak. Baina zer da hariei dirdira ematen diena? Organo iraizlea. Intsektuek kobazuloaren alde batetik bestera doazen zetaren moduko hariak sortzen dituzte, elikatzeko intsektuak harrapatzeko. Zenbat eta gose handiagoa izan, orduan eta dirtiratsuagoa da haria. 1887an barneratu zen gizakia kobazuloan aurrenekoz, eta 1889az geroztik bisitarientzat zabalik da.