Vol. 01
Brasilgo musikaren aberastasunaren beste adibide bat da disko hau. Ohikoa bilakatu da Brasilgo erritmo klasikoak (bossa, samba, batucada eta abar) erritmo elektronikoekin nahastea, baina horretan ere, mailak daude. Eduardo BID-ek sortutako egitasmo honetan, lagun askok parte hartu dute. Produkzio lanetan, besteak beste, Beastie Boys rap taldeko Mario Caldato Jr. aritu da, eta ahotsetan, berriz, orain ezezagunak izan arren zeresana emango duten Marku Ribas, Carlos Dafe edo Rappin Hood. Brasilgo zigilua duen drum&bass, rap, funk eta soula. Dotore.