¡¡¡Viven!!! *****
Wau Y Los Arrrghs Espainiako Estatuko garage-rock talde onena da, ezbairik gabe. Valentziatik datoz, eta hau da euren bigarren lana. Grabazioak kobazuloetako 11 doinu basati dakartza, eta horietatik sei 60ko hamarkadako garage-rock talde ezezagunen bertsioak dira, guztiak, egokitzapenak eta originalak, gaztelaniaz abestuta. Diskoa parranda amaigabea da. Hitzak baldarrak dira, eta kantuak kopetan ilea lazteko modukoak, udan hondartzan egiten diren festetarako aproposak. Bli. Blu, Bla edo Copa, Raya, Paliza kantuak jarri eta
guatekea prest dago!