Vinicunca

Mendikatea da Peruk duen altxorretako bat. Mendizaleentzat, batez ere, sekulako esperientzia da, sei eguneko ibilbidea egiteko parada ematen baitu helmugara iristeak. Mendi honen bereizgarri nagusia da hortzadarraren itxura duela, kolore urdin, gorri, hori, arrosa, berdeak... Antza, ez dago kolore aniztasuna egiaztatzen duen arrazoi zientifikorik, baina argi dagoena da paraje ikusgarri hau ezagutzea ezinbestekoa dela Perun dagoen edonorentzat.